lunes, 9 de agosto de 2010

ALBERTO ZERAIN ETA "HORNBEIN" KORRIDOREA




Duela egun batzu Alberto Zerain Himalaiara joan zaigu, estilo alpinoan eta, bera bakarrik, Everesteko “Hornbein korridorea” saiatzera. Interneten, handik eta hemendik, korridore honen ezaugarriak ezagutu ditut eta arrituta geratzen naiz. Alde batetik Everestek altitude handiena sufritu arazten du. Himalaian, 7.000 m gorako metro bakoitza erronka bat da eta hori horrela izanik ez da berdina, altitudeari lotutako esfortzu fisikoan behintzat, 8100 edo 8848 mko mendia.


Altitudeaz aparte estiloa dago, estilo alpinoa alegia.
Estilo alpinoan mendizaleak eramaten duen infraestruktura arina eta oinarrizkoa da. Ez dira zamaketariak edo alturako kanpo baseak erabiltzen. Ondorioz mendiaren gailurra azkarrago lor daiteke baina, era berean, arriskua ere handitu egiten da. Modu hau mendia ahalik eta gehien errespetatu eta ahalik eta gutxien mintzearen filosofiarekin bat dator. Mendiarekin kontaktua gertuagoa da.


Bestalde, Hornbein korridoreak badauka arritzen duen beste ezaugarri bat. Erlaitzik gabeko, 3.000 metrotako malda liso bat gainditu behar da.Pareta honetan sartzerakoan edurrezko desertu maldatsu batian sartzen zara eta, ez bakarrik fisikoki, baizik eta psikologikoki gainditu beharreko oztopo izugarria bihurtzen da. Ba imagina zaitezte horrelako bat bakarrik egitea, Albertok egingo duen bezala.

Bai, Albertok, bakarrik egingo du Hornbein korridorea. Oinarrizko garraio laguntza izango du eta filmazioko ekipoakin joango da. Baina lan zailean bere buruarekin aukituko da bakarrik. Eta gainera, modu alpinoarekin bat, oxigeno gabe egiten saiatuko da. Erronka zaila dirudi benetan.

Itsas mailako puntu honetatik, maitasunez, sorterik haundiena desiatzen diogu Albertori. Eta bere erronkaren kontuen zai geratzen gara, gailurrera heldu ala ez heldu.

1 comentario:

  1. I was honestly feeling really overwhelmed when I started working on my thesis because I didn’t know how to turn all my research into a properly structured piece of work. I had the information, but I struggled with organising it in a way that made sense academically. While searching for guidance, I came across UK Thesis Writing Help, and it gave me a much clearer idea of how to approach each chapter. It helped me understand how to structure my arguments, improve my academic tone, and connect my ideas more logically. It definitely made the whole process feel less stressful and more manageable.

    ResponderEliminar