Asteburu honetan kosmetiko ekonaturalen elaborazioari
buruzko Biobeauty Jardunaldia egin da Ficoban
Larunbatean Ficoban
pertsona talde heterogeneo bat bildu zen, estetika alorreko profesionalek,
bloggerrek eta kosmetiko ekonaturalen alorrean beren ezagutzak handitu nahi dituzten
autodidaktek osatutako taldea. Nuria Gavaldá adituak gidatu zuen saioa, eta
eduki teoriko zein praktikoei esker pertsona horiek akabera profesionala duten
kosmetiko ekonaturalak egiten ikasteko aukera izan zuten.
Hauxe da Bioterra, Euskadiko
Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo
Arduratsuaren Azokak sustatzen duen lehendabiziko ekitaldi osagarria, urtean
zehar jarraipena emateko azokan bertan ekaineko lehen asteburuan egiten den lan
prestakuntza- eta dibulgazio- lanari.
Informazio gehiago:
http://bioterra.ficoba.org