Gipuzkoako
I. Umetxoaren Azoka Ficobako azoka-egutegian sartu da
Gipuzkoako lehenengo Haur Azoka merkataritzako eta
dibulgazioko bi helbururekin dator Ficobara. Erakustazokako 3 pabiloian jarriko
da erakusketa gunea, eta han, enpresa erakusketariek haurdunaldiaren,
amatasunaren eta haurtzaroaren sektorearekin zerikusia duten beren produktuen,
zerbitzuen eta jardueren eskaintza erakutsiko diote jendeari. Moda, osasuna,
puerikultura, gorputz-ariketa, aisia eta denbora librea, eta hezkuntza izango
dira erakusketako eskaintzaren ardatz nagusia, guraso estreinatu berriek edo
gurasogaiek merkatuak eskaintzen dituen azken berritasunak ezagutzeko aukera
izan dezaten.
Horrekin batera, jarduera-programa bat
ere garatuko da; hitzaldiak eta tailerrak egingo dira haurdunaldiaren,
amatasunaren eta haurraren inguruan.
Gune bereziki egokitua
Gurasoek eta haurrek azoka erosotasunez
bisita dezaten, edoskitze-areto bat gaituko da sofekin, tronekin,
biberoi-berotzekoekin, aldatzekoekin eta haur-higieneko gauzekin. Haurrentzako
aisia-gune bat ere gaituko da, txikienak entretenitu daitezen (puzgarriak,
jolasak eta tailerrak,...), eta kafetegia eta atsedengune bat ere egongo dira.
Sofeven
Sofeven, S.l Nafarroako enpresa bat da,
eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak
osotasunean kudeatzen espezializatuta dago, dela partikularrentzat, dela
profesional edo instituzioentzat. Sektorean esperientzia duen talde zabal batek
osatuta, Sofevenek sustatzaile espezializatu gisa jarduten du azoketan, kongresuetan,
gaikako eraskustazoketan eta horrelakoetan.
Ordutegia eta sarrera
Ostiralean,
16:30etik 20:30era.
Larunbatean
eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Helduek,
2€; umeek (12 urte arte) dohainik.
PARKINGA DOHAINIK