Hainbat arrazatako 800 alek parte hartuko dute
Gipuzkoako Nazioarteko XXXIV. Txakur Erakusketan
Bertaratzen direnek perutar txakur ilegabea,
kelpie-a, australiar jatorriko artzain-txakurra eta horren modan dagoen jack
parson russel terrier txakurra ikusi ahal izango dituzte, besteak beste.
Aurten, 200 txakur-arraza baino gehiagok parte hartuko dute Gipuzkoako
Nazioarteko XXXIV. Txakur Erakusketan. Guztira 800 txakur egongo
dira, iaz baino gutxiago, pasadan urtean 850 ale izan baitziren. Erakusketako
antolatzaile eta Gipuzkoako Txakur Elkartearen lehendakari den Javier Redondo
oso pozik dago parte-hartze mailarekin: “bagenekien zaila zela 2012ko
kopuruetara iristea. Ekitaldi hauetan ere krisia nabari da, baina guk
parte-hartze maila bikainak mantentzen ditugu”.
Arraza-aniztasuna
da bisitariarentzako erakargarritasun nagusietako bat. Adierazitakoez gain,
ehiza-txakur ugari egongo dira, baita golden retriever, laborari, american
sttafordshire eta sttafordshire terrier arrazak ere.
Hazleak, bestalde,
euren txakurrek sarietako bat lortuko duten itxaropenarekin bertaratzen dira. Aurreko
edizioetan bezala, txakur guztiek parte hartuko dute arraza bakoitzeko alerik
onenak aukeratzeko lehiaketan. Txapelketa 9:30ean hasiko da, eta 16:00etara
arte iraungo du. Orduan, talde-finalei emango zaie hasiera, eta Erakusketako
Txakurrik Onena eta Errege Koparen irabazlea aukeratuko dituzte. Horiez gain, beste bi sari handi banatuko dira: Espainako Txapelketaren
Gaitasun Ziurtagiria (CAC) eta Nazioarteko Gaitasun Ziurtagiria (CACIB).
Halaber,
txakurrek beste final handi batzuetan parte hartuko dute, hala nola Bikoterik
Onena, Hazkuntza Loterik Onena, Beteranorik Onena, Gazte Promesarik Onena,
Kumerik Onena eta Espainiar Arrazarik Onena.
Epaimahia
nazioartekoa izango da, beti bezala, eta espainiar, greziar, suediar,
eslovakiar, kroaziar eta italiar epaileek osatuko dute.
Nobedadea: agility erakustaldia
Erakustaldiak ekitaldi honen xarma osagarrietako bat izan
ohi dira. Aurten, agility erakustaldiak protagonismo berezia izango du. Lehiaketa-modalitate
honetan, gida batek txakurra oztopoetan zehar eramaten du, eta animaliak ahalik
eta modurik garbienean eta zehatzenean gainditu behar ditu, erlojupeko proba
batean. Orokorrean, txakurrek ez dute uhalik eramaten, eta ez da jostailurik ez
bizigarririk erabiltzen. Gidak ezin ditu txakurra eta oztopoak ukitu, nahigabe
ez bada. Ondorioz, ahotsaren, eskuzko keinuen eta gorputz-lengoaiaren bidez
zuzendu behar du animalia. Horrek esan nahi du txakurrak oso ondo entrenatuta
egon behar duela. Horrez gain, aurten ere, hezkuntza zibila eta aurkezle
gazteen txapelketa izango ditugu.
Erakusketa
publiko orokorrari irekita egongo da. Helduek 5 euro ordaindu behar dituzte,
eta 10 urtez azpiko umeek, berriz, 3 euro.
OHAR GARRANTZITSUA
Indarreko Erakusketa Araudiari jarraiki, DEBEKATUTA
DAGO Erakusketan LEHIAKETAZ
KANPOKO TXAKUR batekin sartzea eta txakurrak saltzea.
2013ko Egitaraua
08.00 Dokumentazioa hartzea eta albaitariaren
kontrola
09.30 Lehiaketaren hasiera
11.30 Agility erakustaldia
12.30 Hezkuntza zibila Alvaro Morenoren eskutik
(txakur-hezlea)
14.00 Baieztapenak eta Txakur Arrazen
Erregistroaren Araudia
14.00 Aurkezle gazteen txapelketa
16.00 Talde-finalen hasiera eta Final Handia