Ficoban aurten 130 ekitaldi ospatuko dira guztira, batzuk handiak beste batzuk apalagoak dira.
Asteburu honetan Kotxe Klasikoen Saloiaren 17. edizioa hartuko dugu. Saloi hau Tolosan jaio zen eta badira 6 urte Ficobara etorri zela azpiegutura on baten bila. Ekitaldiak dauzkan potenzialidade guztiak garatu ahal izateko.
Saloi honek betetzen ditu Ficobako gune guztiak, hau da kanpokaldeko erakustokia eta hiru pabilioak.
Azto aurkeztu genion prentsari aurtengo edizioa.
Baina aurtengo edizioan gauza polit bat gertatu da. Ficoban Human Bodies erakusketa antolatu duen enpresak kotxe berezi bat utzi dio kotxe klasikoen antolakuntzari. “Titanic-eko autoa” bezala ezagutzen dena. (enpresa honek Titanic erakusketa ere kudeatzen du)
“Titanic-eko autoa” azpimarratzekoa da. 1909an eraiki zen eta hondoratu zen trasatlantikoaren bigarren zeharkaldian bidaiatzea aurreikusita zegoen.
Beranduago egin zuen bidaia Olympic izeneko transatlantiko batean, hau da Titanic-en anaia zena. ( hirugarren anaia Britannic izan zen)
Beraz bi antolatzaile helburu eta produktu erabat ezberdinekin bat etorri dira Ficoban elkarlana interesagarria burutuz.
Kasu honetan sinergia lortu da.
Zorionak denoi ¡¡¡